Eguraldia lagun zutela ehunka korrikalari iritsi ziren Goikoplazara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 17a, 02:00

Leitzatik eta Lekunberritik 26 eta 42 kilometro eginez, hurrenez hurren, Anndoaingo Goikoplazara ehunka korrikalari iritsi ziren. Iban Iriarte nagusitu zen maratoian, 02:50:00ko denborarekin. Iván Piñonek eta Sergio Uzkudunek podiuma osatu zuten. Andrew Mcleod, David Palomo eta José España nagusitu ziren maratoi erdian, eta nesketan Oihana Ortiz, Bego Julián eta Lide Azkue. Andoaingo eta eskualdeko parte hartze handia izan zen.

[Argazkiak-1] [Argazkiak-2] [Argazkiak-3]

[Sailkapenak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!