Joxean Huiziren etxekoen eskertza oharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 15a, 02:00

Aurtengo Larramendi txapelketa emozioz beterikoa izan da, uztailean zendu zen Joxean Huizi Ulangak eta bere senideek omenaldia jaso zutelako. Astebetera senideek eskerza oharra argitaratu dute.

Oharra:

JOXEAN HUIZIREN SENIDEEN ESKERTZA

"Ohar honen bidez, SD Euskalduna taldeko zuzendaritza taldeari esker ona adierazi nahi diogu, gure aita eta senarrari antolatutako omenaldiagatik.

Bereziki hunkigarria izan zen guretzat omenaldi ekitaldi hori aurreko lehendakariekin batera partekatu izana. Joxean bezalako pertsonak dira, haien bizitzaren uneren batean euren denbora eta lana klub honen alde ekitera eraman zutenak. Boluntarioki, gainera. Joxeanentzat Euskalduna Andoaingo nortasunaren ikurretakoa zen. Ia 100 urteko erakunde soziala izatean, herriko zaharrenetakoa da eta horregatik merezi du aitortza hori.

Une hauetan bere ondoan hamar urtez lankide izan zituenak ez ditugu ahaztu nahi. Batuta, lan eta lan eta leialki ari zinetela kontutan hartu zuen beti. Mila esker bere ondoan egoteagatik.

Euskalduna osatzen duen komunitate osoari ere eskerrak eman nahi dizkiogu: Entrenatzaileak, jokalariak, bazkideak... une zail hauetan zuen babesa eta elkartasuna helarazi diguzuelako. Guretzat oso baliagarria izan da.

Bihotz bihotzez mila esker".  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!