Euskara ikasteko aukera Villabonan eta Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 11a, 02:00

Euskara ikasi nahi duen herritar orok eman dezake izena Villabonako nahiz Zizurkilgo Udaletan irailaren 26ra bitarte. Maila guztietako ikastaroak emango dira bi herrietan, beti ere taldea osatzen bada. Ikastaroa amaitzean Udalek eskainitako diru-laguntzak jaso ahal izango dira, baldintzak betez gero.

Umeen heziketan lan egiten dutenak animatu nahi ditu bereziki Udalak ikastaroan parte hartzen, hala nola, gurasoak, aiton-amonak nahiz zaintzaileak.

Ikastaro mota ezberdinak eskaintzen dira, esaterako, oinarrizko ikastaroaketorkinentzat AISA ikastaroak, azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak (B2/C1) eta guraso taldeentzako ikastaroak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!