Auzoen arteko herri kirol txapelketa Santakrutzetan abiatu zen Santa Kruz, Goiburu, Etxeberrieta, Sorabilla eta Buruntzako auzotarren artean. Urtean zehar burutu diren jaialdiak amaituta, azken garailea Buruntza izan da. Gaur jaso dute saridunei dagokien saria, eta andoaindar askoren txalo zaparrada.