Sorabillako Jaiak 2018

Oiartzabal musikariari omenaldia Sorabillan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko irailaren 9a

Jai Batzordeak urtero antolatu ohi du omenaldi ekitaldia. Aurtengoan Joxe Mari Oiartzabal musikariari gorazarre egingo diote.

Gaurko egitaraua:

11:30 Auzoko eskopeteroak, Aupa Sorabilla txarangaren laguntzaz auzora bisita.
12:15 Herri omenaldia Joxe Mari Oiartzabal musikaria eta konposatzaileari.
17:30 Auzoen arteko herri kirolak: Buruntza, Etxeberrieta, Goiburu, Santa Krutz eta Sorabilla.
18:30 Sagardo dastaketa kantu-jirako abeslarien laguntzaz.
22:00 Festa amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!