Jarduera honen aurrekontua 18.148,79 €koa (BEZa barne) izan da eta Limpiezas Joxean
S.L. enpresa izan da arduraduna. 1998ko abuztuan inauguratu zenetik ez zen horrelako
garbiketarik egin.
Zerbitzuetako brigadak, eraikuntzaren alboko zein frontoi inguruko pintadak kendu
dituzte, horrekin, kirol eremuaren berrikuntza jarduerak amaituz eta Villabonako eta
Amasako hiriguneetan pintadak kentzeko kanpainari hasiera emanez. Maite Izagirre
alkateak azaltzen duen bezala, “kale garbiagoak edukitzeko asmoz, publizitate eta propagandari buruzko ordenantza betetzen jarraituko dugu”.