Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup emanaldiak jende asko erakarri zuen Joxe Arregi plazara. Gustura jarraitu zuten ikuskizuna haur eta helduek; barrerako eta gozamenerako tarte atsegina izan zen. Txokolatadaren ondoren, buruhandiak irten ziren udal bulegoetatik, baina ez zuten korrikaldi handirik egin ahal izan, euri jasa handia bota baitzuen. Patata tortilla lehiaketak hartu zien lekukoa egitarauean.
Argazkiak: Zirika Zirkus / Txokolatada eta buruhandiak / Tortilla lehiaketa