Gaur zabalduko ditu ateak Urnietako gaztelekuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aurtengoan ordutegi zabalagoarekin hasiko du ikasturtea gaztelekuak, zerbitzu osoagoa eskaintzeko helburuz. Horrela, asteazken eta ostegunetan orduerdi gehiago egongo da zabalik, eta ostiraletan, berriz, ordubete luzatuko da itxiera ordua.

Ordutegia:

Astelehena-asteartea: 17:00-19:30
Asteazkena-osteguna: 17:00-20:00
Ostirala: 17:00-21:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!