Irailaren 28an abiatuko da 'Pausoka, adinak ez du inporta'

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ira. 5a, 02:00

Hilean behin jubilatueak elkartu eta Zizurkildik Asteasu aldera doan bidegorrian barrena ibilalditxoa egiteko helburua duen ekimena da 'Pausoka, adinak ez du inporta'. Zizurkilgo Udalak eta Elizpe jubilatu elkarteak antolatu dute, eta datorren astean martxan jartzekoa bazuten ere, irailaren 28an emango diote hasiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!