Abuztua atzean utzi eta irailean sartzearekin batera, astelehenero elkarretaratzearen aldeko dinamikari heldu zaio berriro Andoainen. Atzo egin zen lehenbizikoa. Antolatzaileek pentsiodunei ez ezik herritar guztiei zabaldu diete deia, pentsio duinen aldeko protestara hurbil daitezen. Astelehenero, eguardiko 12:00 hasten da elkarretaratzea eta ordu laurdeneko iraupenekoa da.