Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako artisau produktuen XXIII Azoka berezia, irailak 8an, ospatuko da, 09:30etatik 14etara Villabonako Txermin auzoko Zubimusu Ikastolan. Villabonako Irrintzi elkarteak antolatuta eztia, ahate produktuak, gaztak, hestekiak, ogia, gozoak, ardoa, arrai kontserbak, mermeladak eta baita kosmetika, ukenduak, bitxiak eta bestelako produktuak aurkeztuko dituzten guztira 50 postuk parte hartuko dute.
Guztietan 3 postu ederrenak saria eramango dute.
Halaber, azoka honekin batera XXIII. Isats Gisatu Lehiaketa izango da, aurkezpen eta lehiaketako emaitzak eguerdiko 12etan izango direlarik. Aiztondo bailarako elkarte ezberdinek parte hartuko dute. Isats Gisatu Lehikateren irabazleak Arantza Hotelak (http://arantzahotela.com/) eskainitako gau bateko egonaldia jasoko du sari bezala.