Lehenengo aldiz antolatu da auto eta motor klasikoen topaketa Zizurkilen. 38 motor eta 63 auto izan dira ikusgai topaketan. Horietako motor batzuk Fraisororainoko igoera kronometratuan hartu dute parte, eta ondoren, motorrek nahiz autoek Aiztondotik zehar paseoan joan dira.