Jaien atariko indartsua, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abu. 31a, 02:00

Elbarrenako jaiak iristear direla, ekitaldiz betetako egun potoloa izango da biharkoa Zizurkilen. Emakumeen errugbi txapelketa egingo dute Danenako futbol zelaian, eta auto zein moto klasikoen topaketa ere bihar izango da gozagarri. Jarraian, eguneko egitaraua:
 

Errugbi topaketa:

10:00 Entrenamendu libreak, nahi duen orok parte har dezan.

12:00 I. Emakumeen Melokotoi errugbi txapelketa. Bera Bera; Ordizia; Hernani; UBR (Bilbo); La Unica (Iruñea).

I. Zizurkilgo auto eta motor klasikoen topaketa:

09:00 Kotxe eta motorren etorrera. Pintxoa eta potea herriko tabernetan.

10:00 Motorren igoera kronometratua Fraisorora.

12:30 Aiztondon barrena ibilaldia.

Hirugarren denbora

14:30 Bazkaria Joxe Arregi plazan. (Nahi duen guztiarentzat zabalik. Txartelak salgai Atxulondo, Egarri, Pasus eta Txindoki tbernatan. Helduak 12 euro, 12 urte artera arteko haurrak, 5 euro. Abuztuaren 28ra arte izango dira salgai).

17:00 Musika. Dinbi danba taldea.

Ondoren, DJa (Rock musika)

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!