Bien bitartean, GuraSOS-en ordezkaritza bat Bruselasera bertaratuko da irailaren 4an eta 5ean, hainbat eragile sozio-ekonomiko eta parlamentariekin elkartzeko. GuraSOS-etik adierazi dute Europan erabakitzen denak "kontratuaren etetea" ekar lezakeela.
Aurkeztutako kexak erraustegiarekin zerikusia duten gai hauen inguruan izan dira: ingurumen baimenaren, plangintzaren, herritarren parte-hartzearen, kontratazioaren eta kontabilitatearen inguruan.