Parte-hartzaileak
- Arlo artistikoko erakusketak egiteko eskaera adin nagusiko edozein artistak egin dezake. Bereziki, artista gazteei beraien lana azaltzeko aukera eman nahi zaie.
- Interesdunek egin nahi duten erakusketa artistikoaren banakako edo taldekako proposamen bat aurkeztu beharko dute.
Eskatutako dokumentazioa
Hautaketan parte hartu ahal izateko, gutunazal itxi batean honako dokumentazioa entregatu beharko da, posta arruntez edo mezu elektroniko bitartez:
- Erantsitako izena emateko buletina eskatzaileak beteta eta sinatuta.
- Proiektuan dauden artistaren edo artisten curriculumak.
- NANaren fotokopia.
- Harremanetarako bidea (telefonoa, posta elektronikoa edo ohiko posta).
- Honako hau jaso behar duen proiektuaren dosier osoa (dosier fisiko edo digitala):
- Erakusketaren titulua, izango balu.
- Erakusketako proiektuaren justifikazioa: argumentua eta diskurtsoa.
- Erakusketa osatzen duten piezen zerrenda, argazki, zirriborro eta deskribapenarekin eta haren barnean gutxienez bost obra behar bezala katalogatuta (titulua, egindako urtea, teknikak, neurriak, e.a.), bai eta eskatzailearen iritziz egin nahi den erakusketa hobeto baloratzen laguntzen duen edozein iritzi.
Erakusketa bakoitzak hilabete bat iraungo du, eta erakusketa-datak artistaren eta Kultura Sailaren artean hitzartuko dira.
Hautatutako artistaren betebeharrak
- Bere obrak egoera onean aurkeztea eta haiek aretoan instalatzea.
- Erakusketa muntatu eta desmuntatzea.
- Piezen joan-etorriko garraioaren logistika koordinatzea.
- Erakusketaren inaugurazioan era aktiboan parte-hartzea, bai eta hedabideei erantzuten ere.
- Artistak bere erakusketaren inguruko herritarrei zuzenduriko tailer bat eskaini beharko du, Kultura Sailarekin batera koordinatuz.
- Artista bakoitzak aretoaren erakusketa-baldintzak errespetatu beharko ditu. Kable eta tenkagailu bidezko zintzilikatzeko sistema jarrita dago, eta hori erabili beharko da. Ezingo dira inolaz ere aretoko hormak iltzatu, zulatu edo pintatu.
- Hautatutako artistek erantzukizuna beregain hartuko dute aretoa erakusketa egin aurretik zegoen egoeran uzteko, eta hura erabiltzeagatik sortutako kalte edo aldaketengatik eragindako gastuen kargu egingo dira.
Informazio gehiago Zizurkilgo Udalaren webgunean edo udal bulegoan eskuratu daiteke.