Leitzarango oinezko ibilbidean malda egonkortzeko lanak hasiko dituzte, harrien erorketa saihesteko metalezko sarea ipintzearekin batera. Urriaren hasierarako lana amaitzea espero dute. Lanek irauten duten bitartean, kanala eta pasealekua itxita egongo dira.