Iraila hasteko, egun borobila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abu. 23a, 02:00

Egun berezia izango da irailaren 1a Zizurkilen. Errugbi topaketa eta kotxe eta motor klasikoen topaketa egingo dituzte, egitarau oparoa osatuz:

Errugbi topaketa:

10:00 Entrenamendu libreak, nahi duen orok parte har dezan.

12:00 I. Emakumeen Melokotoi errugbi txapelketa. Bera Bera; Ordizia; Hernani; UBR (Bilbo); La Unica (Iruñea).

I. Zizurkilgo auto eta motor klasikoen topaketa:

09:00 Kotxe eta motorren etorrera. Pintxoa eta potea herriko tabernetan.

10:00 Motorren igoera kronometratua Fraisorora.

12:30 Aiztondon barrena ibilaldia.

Hirugarren denbora

14:30 Bazkaria Joxe Arregi plazan. (Nahi duen guztiarentzat zabalik. Txartelak salgai Atxulondo, Egarri, Pasus eta Txindoki tbernatan. Helduak 12 euro, 12 urte artera arteko haurrak, 5 euro. Abuztuaren 28ra arte izango dira salgai).

17:00 Musika. Dinbi danba taldea.

Ondoren, DJa (Rock musika)

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!