URNIETAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, URNIETAR GAZTE BATEK JASANDAKO ERASOA GAITZESTEKO ETA ARBUIATZEKO
Urnietako Udalean ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiok gure gaitzespen eta arbuiorik irmoena adierazi nahi dugu pasa den asteburuan Donostiako Aste Nagusiko jaietan udalerriko gazte batek jasandako ERASOAREN aurrean.
Erakunde bezala gure eginbeharra da, Urnietan bizi garen pertsona guztiena ere baden bezalaxe, indarkeria matxistari arbuioa adieraztea eta indarkeria mota horren erroetan dauden egiturak eraldatzeko beharrezkoak diren neurriak abiaraztea.
Bereziki, biktimarekiko gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi dugu.
Horregatik, Bozeramaileen Batzarrak:
- Oinarri matxista duen indarkeria berekin daraman edozein ekintzaren aurrean bere arbuio eta gaitzespen irmoena adierazten du.
- Bere babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi dizkie gazte honi, bere familiartekoei eta lagunartekoei, eta Udal honek dituen arreta baliabide eta zerbitzu guztiak euren esku jartzen ditu.
- lndarkeriaren matxistaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzeko konpromisoa azpimarratzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriak babesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.
- Modu berezian, biktimari lehenengo laguntza eskaini zion lagun urnietarraren jardute azkar eta solidarioa eskertu nahi du.
Testuinguru horretan, Udalak herritar guztien inplikazioa eskatzen du, adin guztietako gizon eta emakumeena, gutako edonoren jarrera aktiboa eraso bat saihesteko erabaki garria izan daitekeela jabetu gaitezen.
Mikel Pagola
URNIETAKO EUZKO ABERTZALEAK EAJ-PNV
Mikel lzagirre
EH BILDU
Consuelo Frutos
GRUPO MUNICIPAL PSE-E