Horrexegatik, Buruntzako Jai Batzordeak esker oneko oroigarria eskaini die familiakoei aurten, lasterketa hasi aurretik. Oroigarrian, hamaiketakoaren ekimenaren bultzatzaile izan zen eta joan den abenduan zendu zen Bittor Zabala Zalakainen argazkia ageri da, honako bi bertsorekin batera:
Zure umore ona
guretzat opari
itxura ona eta
burua beti argi,
esker ona besterik
guregandik zuri.
Bihotzean zaitugu
benetan Bittori.
Guregandik joanda
auzoko Bitori.
Zuk eskainitakoa
Buruntza auzoari,
etzaigu ahaztuko
gutako inori.
Agur eta ohore,
maitasunez zuri.
Bitorri Zabalaren alaba den Mari Karmenek adierazi duenez, hamaiketakoaren ekimena familiako den Joakin Murua eta bere lagunei sortu zitzaien orain hamabi bat urte, eta familiako kide ugariren eta lagunen laguntza izan dute harrezkero; kuadrila ederra biltzne da ekimenaren in guruan antolaketan, batzuk sukaldan eta besteak jakiak eta edariak zerbitzen.
Lasterketa bukatu ostean Buruntzako gailurretik jaisten diren korrikalari eta ikusleek biziko estimatzen dute Iturralde Zabala familiak auzoan behean prestatuta daukaten detailea, eta baina horien gainetik Bitori berak gozatzen zuen une horrekin. “Batekin hitzegin, bestearekin hitzegin, oso gustukoa zuen jendearekin egotea”. Bere gogoa hamaiketakoari eustea izango zela jabeturik, halaxe egin dugu aurtengoan”.
Argazkian, Bittoriren hiru alaba (Mari Mertxe, Rosarito eta Mari Karmen) eta Fernando Iturralde ageri dira, Jai Batzordearen eskutik jaso duten oroigarria eskuetan dutela.