Oilasko biltzearen usadioari eutsi diote Buruntzako gazteek aurtengoan ere. Goizean goiz abiatu eta baserriz baserri dabiltz agiro alaian, atari bakoitzean dantza eginez. “Auzotar askori bizipoza ematen dion eguna da”, Mikel Jauregi auzoko gazteak gogoratu duen bezala. Bazkaritan amaituko dute ekitaldia 15:00etan. Arratsalderako mus txapelketa iragarri dute 18:00etan, eta bihar jarraipena izango du festak, auzo bazkariarekin eta auzoen arteko herri kirolekin.