Adunako jaiak 2018

Aduna asteburuan jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Asteburuan Aduna jaietan murgilduko da. Joan zen asteburuan jaien aurreko ospakizunei heldu eta gero, Andramariak iristear dira.

Abuztuak 11, 12, 14 eta 15:

Abuztuak 11, larunbata

  • 06:00 Oilasko bilketaren hasiera.
  • 11:30-13:00 Puzgarriak eta jolasak.
  • 13:00 Txupinazoa. Ondoren Oilasko jokua eta II. Urrezko oilaskua.
  • 14:00 Umeen bazkaria.
  • 15:00 Eriz magoa.
  • 16:00-19:30 Puzgarriak eta jolasak.
  • 21:00 Oilasko biltzaileen afaria.
  • 23:00 Izer eta Alabier musika taldea.

Abuztuak 12, igandea. Koadrilen eguna

  • 14:00 Koadrilen bazkaria. Egunean zehar Elutxa txaranga.
  • 19:00 Koadrilen arteko jokoak.
  • 20:00 Bokadilloak. Ondoren DJ Txispitas. Mozorro gaua.

Abuztuak 14, asteartea

Erromeri eguna

  • 12:00 Herri-crossfit desapiyua.
  • 17:00 Luis Eraso artisaua.
  • 18:00 Falcons de Vilafranca Castellersak eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak. Ondoren pintxoak eta barrikotea, trikitixaz alaiturik.
  • 20:30 Afaria - Euskal parrilla.
  • 22:30 Elizagoien ahizpak musika taldea.

 

Abuztuak 15, asteazkena. Amabirjin eguna

  • 07:00 Diana.
  • 11:00 Meza Nagusia.
  • 12:00 Umeen dantza.
  • 12:30 Axeri-dantza.
  • 18:30 Tio Teronen semeak-en Freshcool ikuskizuna. Ondoren bertsolariak: O. Iguaran, M. Lujanbio, A.Mendiluze, U. Agirre. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • Gauean Kupela musika taldea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!