Aurrestreinaldia Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abu. 8a, 02:00

Txalo produkzioak konpainiak “Zoaz bake santuan” antzezlanaren aurrestreinaldia eskainiko du Saroben, datorren abuztuaren 12an arratsaldeko 19:00tan hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan.

Sinopsia:

"Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik, etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina aurreikusitako plana hankaz gora jarriko zaio… Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina, aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustekabez betea da".

  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.
  • Itzulpena: Martin Agirre.
  • Aktoreak: Ane Gabarain eta Mikel Laskurain.
  • Sarrerak: Sarobeko bulegoan eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian.
  • Salmenta online: www.bibe.me.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!