Aurreko egunetan lehiak ikuskizuna piztua zuen, herrian ezaguna den eta sega munduan hasiberria zen jendea baitzen parte hartzekoa, bai belarra mozten edo biltzen eta baita sega bera zorrozten.
Alde egon zen segalarien artean, eta argi geratu zen batzuek ebstek baino gehiago trebatu direla azken asteetan segarekin.
Bost izan dira segalariak: Mikel Jauregi (Buruntza), Unai (Etxeberrieta), Malou Henriksen (Goiburu), Antton Arruti (Santa Krutz) eta Xabier Lasa (Sorabilla). Jauregiren azkartasuna eta txukuntasuna eta Henriksenen trebezia nabarmendu behar dira besteen gainetik.
Honako zorroztaileak, belar biltzaileak eta kontrajuezak izan dituzte taldeek: Itziar, Beloki eta Otermin (Santa Krutz); Jexux, Joxi, Edurne eta Jon Jauregi (Buruntza); Delan, Xabi eta Jon Huizi (Etxeberrieta); Juan, Ane, Oxtape eta Iker (Goiburu); Josu, Koldo, Irati eta Mateo (Sorabilla).
Buruntzako jaietan, abuztuaren 12arekin, izango du jarraipena auzoen arteko herri kiroletako ligak.