Udalak eta enpresak berriki hitzarmena sinatu dute, eta udazkenaren hasierarako lanak amaituta egongo direla espero da. Udalak oharra argitaratu du, pasealekua ondo geratuko dela ziurtatuz: "Hilabete luzeak pasa dira luiziak izan genituenetik, eta ordutik lanean egon gara arazoa konpontzeko. Ikerketa geoteknikoa hasieran, proiektua ondoren eta esleipen prozesua azkenik. Itxaronaldia luzea izan da, eta ematen den konponketa ona izango dela ziur gaude. Epe motzean Lizarkolako paseoaz gozatzeko aukera izango dugu".