Santioak 2018

Santio jaien balorazio positiboa egin du Villabonako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abu. 1a, 02:00

Herritarren parte-hartzea igotzen doala azpimarratu du Udalak Santio jaietako balantzean. Balorazio positiboa egin du, eta hurrengo urteetan programa plural, inklusibo eta politikarik gabekoa lantzen jarraituko duela adierazi du.

2018 SANTIO JAIETAKO BALANTZEA

San Inazio eguneko ekitaldiekin batera bukaera eman diogu Santio Jaietako edizio berri bati eta balantzeak ezin zuen hobeagoa izan. Festetako komisio taldeak eta Udaletxeak sortu duten ekitaldien programa normaltasunez garatu da eta oso ona izan da antolakuntzaren maila ere.

Bestalde, eta aurreko urteekin alderatuz, festa hauetan herriko parte-hartze mailan egon den igoera nabarmenduko genuke; horrek eragin zuzena izan du eskaini diren ekitaldien maila eta aukera anitzarekin.

Horregatik, Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu: alde batetik, billabonatar guztien parte-hartzea eskertu, hori horrela izango ez balitz, festak ez zirelako berdinak izango; eta bestetik, herritarrek izan duten gizalegezko eta errespetuzko jarrera ere eskertu, horri esker, guztion eta guztiontzako festak izan baitira. Azkenik, Udaleko langileen lana eskertzen du (kultur teknikaria, obretako eta zerbitzuetako brigada, udaltzaingoa...).

Udaletik, denontzako den programa plural, inklusibo eta politikarik gabekoa lantzen jarraituko dugu eta hurrengo urteetako Santio Jaietan jarraipena izaten saiatuko gara.

Mila esker guztioi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!