Santa Krutzeko taldea irten da garaile, 12 punturekin; bigarren, Sorabilla, 11 puntu; hirugarren, Buruntza, 10 puntu; laugarren Goiburu, 8 puntu; eta bosgarren, Etxeberrieta 4 puntu.
Goiburuko jaietan izango du segida lehiaketak. Segan jardungo dute bost auzoek, abuztuaren 4an, larunbatarekin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Santa Krutz eta Etxeberrietako jaietan saio bana jokatu ostean, honela doa sailkapena: 1.- Buruntza (21 puntu); 2.- Goiburu (20 puntu); 3.- Santa Krutz (19 puntu); 4.- Sorabilla (18 puntu); 5.- Etxeberrieta (12 puntu).
Hona nortzuk aritu diren talde bakoitzean:
Santa Krutz: Xabier Pernas, Malou Henriksen, Roger Aira, Antton Arruti, Ekaitz Ollo, Aritz Eskudero, Aritz Otermin eta Andoni Alvarez.
Buruntza: Joxi Telletxea, Mikel Jauregi, Jon Jauregi, Jon Arregi, Jon Jauregi, Axier Gaztañaga, Urtzi nazabal, Naia Madinabeitia eta Miren Domingez,
Sorabilla: Koldo Ponce, Igon garaikoetxea, Eneko Urruzuno, Iker Gonzalo, Xabier Alkorta, Iurgi Mujika, Oier Otamendi eta Iosu Arabaolaza.
Etxeberrieta: Lourdes Venero, Mercedes Perez, Alba Murillo, Uxue Marzol, Paula Gomez, Juan Carlos Jofré, Javiera Urkin eta Fatima Caño.
Goiburu: Extebe Lopez de Muniain, Imanol Usandizaga, Garazi Usandizaga, Unai Ormaetxea, Lili Zubeldia, Aitor Morales, Rober Brosa eta Miren Lopez de Muniain.