EAJk Remiren monolitoari pintadekin egindako erasoa gaitzesten du
Udalari pintadak kentzeko izan duen azkartasuna zoriontzen dio
Amasa-Villabonako EAJ-PNVko Udal taldeak jaien bezperan Remi Ayestaran Olano, zinegotzi ohiaren monolitoaren aurka pintaden bitartez egindako erasoa gaitzesten du. EAJrentzat, horrelako erasoak beti gaitzetsi izan dituena eta gaitzesten jarraituko duena, herriaren ordezkari demokratiko baten aurka egindako iraina izateaz gain, Santio Jaiak probokazioaren bidetik bizitzeko saiakera bat dela salatzen du. Horrelako ekintzak egiten dituztenen islada dira, eragile faxistak, gure gizartean lekurik ez dutenak, alegia.
Eraso horren protagonistek adierazpen askatasunak muga zehatz bat duela jakin behar dute: besteekiko errespetua. Horregatik, horrelako ekintza iraingarriak betidanik salatzeak ematen dion legitimitatetik, EAJ-PNVk, Remiren familia eta lagunekiko solidaritatea azaltzeaz gain, akzio biolento hau irmoki salatzen du.
Azkenik, EAJ-PNVk Udalak pintada horiek kentzeko eduki duen azkartasuna zoriontzeaz gain, jaiak bizikidetza eta tolerantzia giroan igarotzeko deialdia egiten du; politikarik gabeko festa batzuen alde, non ohiko desadostasunek ez dezaten bakean oinarrituriko bizikidetza oztopatu.
{{IMG-41504}}