Dirusarrerak bermatzeko laguntzak emateko Udal ordenantza onartu berri dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 25a, 02:00

Uztaileko Udalaren osoko batzarraldian, Dirusarrerak bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako laguntzak emateko Udal ordenantzari onespena eman zioten. Udalak ohar bidez adierazi bezala, laguntza horien helburua “larritasun ekonomikoa duten eta gizarteratzeko beharra duten pertsona eta familiei sostengua ematea” da.

Guztira sei kontzeptu ezberdin kontutan hartuko dira:

  • Oinarrizko beharrak asetzeko gastuak. Gizarte bazterketa kasu larriak (etxebizitza gastuak, janaria, arropa, garbitasuna...).
  • Etxebizitza erabiltzeari lotutako gastuak (errenta, energia, egokitzapenak, etxetresna, altzariak...).
  • Osasun arloko beharrak asetzeko gastuak (aho-hortz, odontologia edota oftalmologia, adin txikikoei zuzenduriko tratamendu terapeutikoak, Osakidetzatik bideratutako botiken gastua…).
  • Garraio beharrak asetzeko diru-laguntzak.
  • Adingabeentzako zerbitzuak kontratatzeko gastuak (Eskolaratzea, eskolaz kanpoko jaduerak…).
  • Helduen gizarteratzea edota lan munduan murgiltzeko gastuak (formakuntza planak...).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!