Santioak 2018

Gazte asanbladak txupinazo alternatiboa bota du Onddo plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 25a, 02:00

Onddo gazte asanbladako kideek ere beraien jai alternatiboei hasiera emanez txupinazoa bota dute azken egun hauetan aurkeztu duten Onddo plazan. 

[Argazkiak]

Ondoren gainera Eonian elektrotxarangaren laguntzarekin giro paregabea jarri dute herri osoan zehar. Festarekin jarraitzeko, 23:00etan Danborrada izango da Patxaranga txarangak alaiturik eta ondoren kontzertuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!