Plenoa Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 23a, 02:00

Asteartean, uztailak 24, arratsaldeko 19:00tan hasiera emango diote Udalaren ohiko osoko bilkurari.

Gai-zerrenda:

  1. 2018ko maiatzaren 29ko ohiko udalbatzarraren aktaren, eta 2018ko uztailaren 3ko ez-ohiko udalbatzarraren aktaren onarpena bidezkoa bada.
  2. Zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasen zerga ordenantzaren aldaketa: etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasa.
  3. Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta behin betikoz onartzea Ergoien industria- poligonoko estolderia obren finantzaketarako kontribuzio berezien ezarpena.
  4. Kreditu aldaketa: kreditu transferentzia.
  5. Kreditu aldaketa: kreditu gehigarria.
  6. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren finantzaketarako hitzarmena onartzea.
  7. Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen Udal arautegiari hasierako onarpena ematea.
  8. Alkatetza dekretuen berri ematea.
  9. Galdera-eskariak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!