Andoaingo Banda Errepublikanoa, urtero urtero, egun bakarrerako biltzen den ekimena izaten da. Hain zuzen, Errepublikaren eguna den Errepublikaren balioen aldeko aldarria herrian zabaltzea du egitasmo. Herriko zenbait abeslariek eta musikariek eta Gora Kaletxiki txarangak osatzen dute, Joxe Mari Oiartzabal musikariaren zuzendaritzapean.
Errepublika garaian (1931-1936) eta frankismoaren aurkako borrokan (1936-1975) sortu ziren abesti aldarrikatzaileek osatzen dute bere kantutegia: hala nola, Internazionala, Eusko Gudariak, Bella Ciao, A las barricadas, Campanades a morts...
Andoaingo kaleetan zehar kantuz ibiltzearekin batera, Banda Errepublikanoak frankismoak eragin zituen biktimen alde Oroituz, Andoainen elkarteak antolatu ohi duen omenaldi-ekitaldian ere hartzen du parte.