Bus linean eraldaketan, prozesu osoan izandako jokabidea antzerakoa izan dela gaineratu dute. Prozesuarekin bezala, irizpideekin ere kritiko agertzen dira: “Gure ustez, zerbitzu publikoak errentagarritasun ekonomikoaren menpean egotea ez da irizpiderik egokiena, errentagarritasun sozialak ere pareko garrantzia duela uste dugu eta erakunde publikoek hori ahaztea arduragabea iruditzen zaigu”.
Haserre daudela argi utzi nahi izan dute: “Gure haserrea erakutsi nahi dugu, ez zaigulako bidezkoa iruditzen milaka eta milaka herritarrengan hainbesteko eragina duen zerbitzu bat aldatzea herritarren iritzia bazterrean utzita. Marisol Garmendiak zuzentzen duen Departamentuak autobus zerbitzuaren proiektua egin du gizarteari eta udalei bizkar emanda”.