Udalaren defentsa eramatearen ardura Ignacio Javier Fernández Vega izeneko Leongo abokatu penalistak izango du. Kasua Leongo Sahagungo herrian kokatua dagoen epaitegian jarraituko da. Maite Izagirre Villabonako alkateak azaldu duenez, “komenigarriena ospe ona duen eta bertakoa den abokatu batekin lan egitea dela pentsatu dugu, kasuaren nondik norakoak lehen pertsonan ezagutu eta suertatzen diren egoerei azkartasunez erantzuteko. José Carlos eta Nerearen zoritxarreko heriotzaren ezaugarriak ikusirik eta gizartean eragin duen hunkipena medio, justizia egiteko beharra sentitzen dugu, gidatzerakoan pertsona bakoitzak duen errespontsabilitatea kontuan edukiz, akusazio popular modura pertsonatzea gure beharra zela iruditu zaigu".