Indarkeria sexisten aurka lankidetzan arituko dira Udala eta gizarte eragileak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 21a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak orain dela hilabete gutxi batzuk aurkeztutako Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala onartu du Udal Gobernuak.

Plan horren helburua, eraso sexistak salatzerako orduan, gizarte agente eta Udalak lankidetza frente bat sortu eta indarkeria matxistaren aztarna duten ekintzen aurkako zilegitasunezko mugimendu kooperatibo baten irudia eskaintzea da. Beste era batera esanda, emakumeenganako berdintasun eta errespetu soziokultural ereduak sustatuko dituen kooperazio dinamika bat sortzea.

Onartu den protokoloak, homofobia, lesfobia eta transfobia indarkeria kasuak barnean hartzen dituelarik, indarkeria sexistaren aurrean tolerantzia zero duen kultura bat sortzea bilatzen du; erasotzailearen zigorgabetasuna, biktimaren errespetua eta berbiktimizazioa ekidingo dituzten erantzun irmoak hartuz. Protokoloaren garapenak argi uzten du, beti eta momentu oro, indarkeriaren errespontsabilitatea eragiten duenarena dela eta ez biktimarena. Aldi berean, akzio plan horrek, beste indarkeria eszenatoki desberdinetarako erantzun espezifikoak ere aurreikusten ditu, biktimen arretaren arduradunak diren Udal sailen sistema koordinatu bat eta Ertzaintza, Osakidetza, mugimendu asoziatibo eta Foru Aldundiko kideen arteko kooperazio orokorrago bat lortuz.

OSATUZ programak aurrera egiten du
Fruituak ematen ari da OSATUZ Herrigintzako birsorkuntza programaren bigarren fasea. Aurreko astean, banku berriak jarri ziren errepidetik gertuen dauden Arroa eta Errota auzoetako eremuetan. Hiri-altzariak berritzen dituen jarduera hurrengo urtean amaituko da Arroa eta Errotako eremu berriak eta udalerriko beste eremu batzuekin jarraituz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!