Haur parkeak
Apirilean parte hartze prozesua martxan jarri zen, eta horren arabera herritarren gehiengoa Nafarroa Plazako eta Zumea plazako parkeak estaltzearen alde agertu zen. Atzoko plenoan diru partida onartu zen: “Partida 220.000 eurokoa izango da proiektuaren lanketa, obra zuzendaritza eta exekuzioaren kostea bermatzeko”.
Igogailua udaletxean
Aspaldiko egitasmoa gauzatuko dela dirudi. 118.000 euroko aurrekontua izango du eta obra horrekin irisgarritasuna bermatuko da Udal eraikin nagusian: “Igogailuak irisgarritasuna pertsona guztientzat udaletxeko azken solairuraino bermatuko du; oso garrantzitsua da, izan ere, orain arte aukera hori ez zen posible. Obrak udaletxeko barruko egituraketa eraldatzea ekarriko du, bestalde”.
Udal artxiboa
Udal gobernu taldeak plenoaren bezperan, Udal artxiboaren inguruko xehetasunak eskaini zituen. Anbrosia Olabideko sotoan eraikin berria egokitzen ari dira, eta urtearen amaierarako prest egotea espero dute.