"Jack Sparrow kapitainak pirata eta, aldi berean, mamu itxura duen taldearen aurka borrokatu beharko du. Talde horren buru da Salazar kapitaina, Sparrow-ren etsaia dena, eta Bermudako Hirukietatik alde egin berria dena. Bere helburua begi bistan jartzen zaizkion pirata guztiak akabatzea da.
Bizirik irteteko modu bakarra du Sparrow kapitainak: Poseidon jainkoaren hiruhortzetako makila aurkitzea. Makil hori duenak itsasoa kontrola dezake. Modu horretan soilik lor dezake Sparrow kapitainak Salazar eta haren taldea garaitzea.
Borroka horretan lagun izango ditu Carina Smyth astronomoa eta Henry Turner itsas soldadua. Bestalde, bidean aspaldiko laguna den Will Turner-ekin aurkituko da".