Uztailaren 1ean abiatu ziren EuskarAbentura espedizioko kideak Maule-Lextarretik. Euskal Herria zeharkatzen ari dira, 483 kilometro oinez, eta guztira 783 kilometro, Done Jakue bide ezberdinak jarraituz. 16 eta 17 urte arteko gazteek osatzen dute EuskarAbentura, eta gaur, Andoainen egin dute geldialdia. Martin Ugalde Kultur Parkea ezagutzeko aukera izan dute.