“Sexu erasoa jasan nuen eta isilik geratu nintzen"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 19a, 02:00

Villabonako Lurgatz talde feministara sexu eraso baten testigantza iritsi da eta bere horretan zabaldu dute gertatutakoa azalduz.

Testigantza:

“SEXU ERASOA JASAN NUEN ETA ISILIK GERATU NINTZEN"

EZ DA BERRIZ GERTATUKO

Egunero jasan behar ditugu sexu erasoak (begirada lizunak, festetako baboseoa, txiste txarrak, ukitu desegokiak…). Oraingoan, niri gertatu zaidanari eta inguruan gertatzen ari denari buruz hitz egingo dut.

2016ko udako igande goiz batean, 07:00ak inguruan, taberna bateko terraza montatzen ari nintzela, barrura begiratu eta barruan zegoen bezero bakarra, gizonezko gaztea, barra ondoan zegoela ikusi nuen zakila aterata eta tente zuela. Ikusten nuena sinistu ezinik, blokeatuta geratu nintzen. Barrura sartu nintzenean mahaian eserita zegoen eta nire lanak egiten nituen bitartean, gero eta amorru handiagoarekin bergiratzen ninduen zakila ikutzen zuen bitartean.

-Itxi brageta, esan nion.

Kasu egin zuen eta handik gutxira joan egin zen.

Ni, amorru bizian, sinistu ezinik, egunean bertan, inguruko lagun batzuekin hitz egin nuen gaiaz. Mozkorra zegoen, kasu puntual bat izango da… garrantzia kendu genion eta ahaztu edo... egin nuen.

Handik hilabetera edo, beste igande goiz batean, berriro ere pertsona berdina! Kolakaua eskatu zuen, begirada arraroak egin, komunera joan eta irtetean brageta irekita eta intentzio berdinekin zebilela konturatu nintzen. Oraingoan, segidan, tabernatik bidali nuen.

Handik denbora batera, beste ordu batez eta buru argiz etorri zen pertsona bera eta berarekin hitz egitera joan nintzen. Galdetu nion ea zer iruditzen zitzaion aurreko goizetan egin zuena eta..

-Ez da hainbesterako…., erantzun zidan.

Gogoratzen zen egin zuenaz eta ez zitzaion hainbesterako iruditzen. Beste behin antzekorenbat egin zuela enteratzen banintz, egiten ari zena, herri guztiak jakingo zuela esan nion eta alde egin zuen.

2 urte pasa dira, bitarte horretan ez da ia inoiz sartu tabernara, ez bakarrik behintzat eta orain gutxi, berriz bueltatu da, goizaldean eta intentzio berdinekin, 2 egun ezberdinetan. Beste langile batzuk zeuden kasu horretan. Oraingoan, lehenago ezer egin izanaz damututa, inguruko pertsonekin hitz egiten hasi ginen, informazioa biltzen bai kalean eta baita Udaleko segurtasun langileekin ere. Lortu dugun informazioaren arabera,3-4 urte inguru daramatza horrelako sexu erasoak (kalean, tabernatan, autobusean masturbatzen, jendeari begira) egiten. Bere etxeko portalean hasi zen eta ekintza eremua gero eta zabalagoa da.

HAU EZIN DA ONARTU!! EZ ISILDU!!

Bere inguruak eta Zizurkil eta Bilabonako Udal segurtasuneko langileek baldin bazekiten zergatik ez da zabaldu? Zergaitik ez dute geldiarazi? Herriko jendeak ez al dugu eskubiderik guregandik hain gertu ditugun erasotzaileen berri jakiteko?

Bere inguruaren babes izugarria eduki du eta babesten dutenak konplize dira.

PD: Bilabonako festetan zehar, sexu erasoen inguruko kontzientziazio kanpaina egingo dugu. Kanpaina horrekin zerikusia duen iruditeria, errespetatuko duzuelakoan gaude.

Edozein informazio edo duda baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: lurgatztaldefeminista@gmail.com

EZ DUGU BESTE ERASORIK ONARTUKO!!!

AIZTONDOKO EMAKUMEAK ELKARTURIK, INDARTURIK ETA PREST GAUDE!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!