Kattori omenaldia Etenetan, hilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 23a, 02:00

Katto Amilibia andoaindarra gogoan hartuko dute datorren uztailaren 28an, haren heriotzaren seigarren urteurrenean. Mendi ibilaldia, omenaldia eta bazkaria antolatu dituzte.

Hauexek dira ordutegiak:

09:00 Oinezkoen irteera Bekoplazatik.
09:30 Txirrindularien irteera Bekoplazatik.
10:00 Oinezkoen irteera Besabitik.
11:00 Omenaldia Etenetan.
14:00 Herri bazkaria Goiburun. Bazkarirako txartelak Irunberrin salgai izango dira uztailaren 25era bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!