Karrikako jaiak 2018

Gazteen kemena Karrikako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 19a, 02:00

Aurtengo jaietako danborradatik, parte-hartzeari dagokionez bi datu aipagarri: Gazteen eta emakumezkoen parte hartze handia. Jaiaren eta danborradaren etorkizuna bermatzeko garrantzia handiko aldagaiak dira biak.

Ezaugarri berezi-bereziak dituen auzoa da Karrikakoa, jaiei erreparatzen hasita. Ezagunena, akaso, igande arratsaldean egin ohi duten play-back saioa. Aurten deigarria egin da sagardo dastaketa girotzeko musika aparailutik entzun zitekeen reggaetoia.

Jaien antolaketarako boluntario falta izan da azken urtetako gaitz nagusia, festen ospakizuna arriskuan jartzeraino. Datu ezkor horren ondoan, itxaropenerako bi ekitaldi hartu behar dira gogoan: danborrada zein play-backa. Parte hartzaileak izan dira bi ekitaldiak, eta bietan gazteak nabarmendu dira. Sagardo dastaketan ere erreleboa gertatu dela dirudi, jaien etorkizuna bermatzeko beste arrazoi bat. 2019an ere "Gaixoa ni" abesteko moduan izan daitezke.

Sargori egunez, ekaitza gauez

{{IMG-41431}}

Haur jolasak Edozein auzoko edo herriko jaietan haurrei zuzendutako hitzorduak antolatzea ezinbestekoa da. Jai batzordeak, gainera, txikiei proposamen berriak eskaini dizkie aurtengo jaietan.

{{IMG-41432}}

Itzalaren bila Sargori zen larunbat eguerdian, eta lanean ez ziren auzotarrak goxotasunaren bila aritu ziren. Itzala eta abanikoa freskagarrien osagarri bikainak bilakatu ziren. Bero egin zuen igande eguerdian ere. Ondorioz, antzeko irudiak errepikatu ziren.

{{IMG-41433}}

San Julio Txosnagunean jarri ohi dute, eguraldi zakarretik libratzea haren ardurapean utziz. Santuak egoki bete ohi du “eginkizuna”, batzuetan. Fedeaz gain lanerako inplikazioa behar da jaiak ondo irten daitezen.


Hitzordu ugari igande eguerdian

{{IMG-41434}}

Paella jana Jai batzordeak 80 plater eskaintzeko paella ontzia egin zuen, baina ez zen eurena bakarra izan. Lauzpabost taldek paella txikiago bana egin zuten, eguerdiko 12:00tan hasita. Argazkikoak izan ziren paella egiten lehenak.

{{IMG-41435}}

Marrazki lehiaketa Datorren urteko egitarauaren azaleko irudia igande eguerdiko lehiaketatik irten zen. Haurrak eta gazteak lehiaketa noiz hasiko zen zain ziren. 30 lagun inguru taulagainaren ondoan ipini zituzten mahaitan marrazten aritu ziren.

{{IMG-41436}}

Toka txapelketa Animazioz beterik ekin zioten igandeari Karrikan, jarduera ugari batera antolatuz. Nagusiki toka txapelketa, marrazki lehiaketa edota paella jatea. Eguerdian lanean ez zegoena, txosnaren barraren bestaldean zegoen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!