Aigüestortes aldera uztailean, Euskaldunako mendizaleekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 16a, 02:00

Uztailak 28tik 31ra zeharkaldi ezberdinak egingo dituzte. Izen-ematea zabalik dago.

Euskalduna mendigoizale taldeak prest du uda honetako eskaintza, Piriniotan zehar izango dena. Lau egun horietan egingo dituzten irteerak eta egonaldiak jada lotu dituzte. Parte hartzeko baldintza bakarrenetakoa federatuta egotea da. Izena emateko aukera zabalik izango da hurrengo uztailaren 24ra bitarte. Ibilbidearen xehetasun guztiak  www.euskaldunamt.com webgunean aurki daitezke, eta informazio gehiagorako  943 59 22 32 telefono zenbakira deitzeko aukera dago (astelehenetik ostiralera, 20:00tik 21:00era).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!