Karrikako jaiak 2018

Ekitaldi ugari ospatu zen egunean zehar Karrikan, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 16a, 02:00

Zumba Lokura taldeak Karrikako jendea dantzan jarri zuen goizeko 11:00etatik aurrera. Haurren futbol txapelketarekin eta jolasekin eta sagardo dastaketarekin eman zioten segida, bazkaltzera joan aurretik. Arratsaldean, izan zuten non entretenitua helduek mus txapelketarekin eta haurrek puzgarriekin. Gauean, berriz, gaztez beteriko danborrada auzoko kaleetan zehar ibili zen.

[Argazkiak] Danborrada

[Argazkiak] Sagardo dastaketa

[Argazkiak] Zumba

[Argazkiak] Haur futbola

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!