Eskudero eta Gaztañaga eskuz binakako txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uztailaren 14a

Eskudero eta Gaztañaga dira aurtengo eskuz binakako irabazleak, Andoaingo Gaztetxeak Goiburu auzoko pilotalekuan antolatutako txapelketan. Santa Cruz eta Jauregi 22-13 hartu dituzte mendean finalean. 3. eta 4. postuetarako neurketan, Aizpuruak eta Gaztañagak 22-21 irabazi dute Amondarain eta Loidiren aurka.

[Argazkiak] 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!