Inbertsio sorta iragarri du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 13a, 02:00

888.400 euroko inbertsio sorta iragarri berri du Amasa-Villabonako Udal Gobernuak. Errebote plazaren berrikuntza, Amasako pilotalekuaren birmoldaketa, eta Oriamendi auzoan udalak duen etxebizitzaren egokitzapena onartu dituzte, besteak beste. Prentsa ohar bidez eman dute inbertsio sortaren berri:

Uztailaren 12an, Ogasun sailak, gobernu taldeak (EAJ-PNV) aurkeztutako, 888.400 euroko proiektu multzo eta inbertsio garrantzitsuak dituen kreditu aldaketen proposamena onartu zuten. Horrez gain, Malkar denbora libreko taldearentzako (6.300€) eta Tolosaldeko emakumezkoen arraun klubarentzako subentzio (3.000€) partidak ere onartu ziren. Kredituen aldaketek ondorengo proiektuak burutzea ahalbidetuko dute:

 

Errebote plazako erreforma integrala (402.100 €)

Momentu honetan oso hondatuta dagoen eremu publiko honen fisionomia eraldatuko du proiektu honek. Erreforma integrala da eta horren barnean, zolaketa aldaketa egin, argiteria berria ipini, hormen eta udaletxearen pintaketak egin eta plazari izena ematen dion errebote jokoari garrantzi berezia emango zaio. Ekimen honek, kalitatezko eremu balioanitz eta modernoa eratzea bilatzen du, bere singularitate eta topaketa zentro printzipalaren erdigunea den Villabonako udal eta gizarte espresioa. Helburua, momentu honetan plazak sufritzen duen utzikeria eta degradazio egoerarekin amaitzea da.

 

Amasako pilotalekuaren birmoldaketa (253.400 €)

Ekintzak: teilatuaren berrikuntza lanak, aldamenetako hormetako arrakala garrantzitsuen konponketa, hustubideen bideraketa, larrialdietarako irteeren hobekuntza eta mugimendu murriztuko pertsonentzako guztiz irisgarria izango den bainugela berria izango duen aldagelen berrikuntza.

 

Oriamendi auzoko etxebizitzaren egokitzapena (80.000 €)

Gizarte zerbitzuetako udal eremuak erabiltzeko etxebizitza bat du udaletxeak auzo honetan. Urteetako prestaketa desegokiaren ondoren, hornidura ekonomiko berria erabilgarri izango da bere egokitzapen osorako. Emergentzietarako, larrialdi egoeran dauden pertsonak hartzeko eta gizarte gaiekin lotuta dauden beste kasuetan erabili ahal izango da.

 

Fleming eskola publikoko erreformak (ohiko 85.000 euroko aurrekontuari 19.500 euro batuko zaizkio)

2018ko ohiko aurrekontuek zentro publiko honen bi hezkuntza eraikuntzak (Arroa eta Arratzain) konpondu eta egokitzeko 85.000€ko partida bat jasotzen zuten (azken urteetako garrantzitsuena). Kredituen eraldaketa berri honek, bideratuta zegoen partidari 19.500€ gehitu dizkio, Flemingo guraso junta eta zuzendaritzarekin batera hartutako erabaki horrekin, hobekuntza ekintza berriak egin ahal izango dira udaleko titularitatea duten bi eraikuntzetan. Horrela, udaletxe honek Amasa-Villabonako eskola publikoarekin duen konpromisoa indartzen da.

 

Obrako brigadentzako bi ibilgailu berrien erosketa (52.500 €)

Berrikuntza eta ingurumen sostenguak bat egiten dute, zerbitzu eta obretako brigaden, ibilgailu zaharkituak berrituko dituen proiektu honetan. Momentu honetan, GLP ibilgailu hibrido eta SACEM zenaren pabiloiko udal instalakuntzetan kargatzeko puntua izango lukeen beste elektriko bat erosteko aukera aztertzen ari da. 

 

Kiroldegiko kutxatilen konponketa (10.300 €)

Momentu honetan kutxatila batzuek duten egoera txarrek, aldageletatik igerilekura dagoen bidean arazoak eragiten ari dira (altxatutako lurra etab.), arazo honek arrisku egoerak eragiten ditu eta horregatik, denbora laburrean hasiko dira konponketak. Era berean, uraren kalitatea bermatuko duen filtro berria ipiniko da.

 

Amasa-Villabonako alkatearentzat, eraginkortasun eredu bezala, udala egiten ari den etengabeko prozesuari bultzada berri bat ematen diete kreditu aldaketa horiek. Maite Izagirre alkateak dioenez, “nire agintaldiaren hasieratik prioritatezko helburuak izan dira Amasako pilotalekua eta plaza bezalako eremu publikoak berritzea; Fleming-ekin dugun konpromisua urteetan zehar mantentzen jarraituko dugu eta Oriamendiko etxebizitzaren erreforma gehien behar dutenekin dugun betebeharra da”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!