Kirolari lotutako hitzordu bikoitza asteburuan Goiburuko frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 13a, 02:00

Datozen egunetan pilotazaleek hitzordu bikoitza izango dute San Esteban auzunean. Gaur Gaztetxeko eskuz binakako finala jokatuko da 22:00etik aurrera. Eta datorren astelehenean, uztailak 16, 18:00etatik aurrera Goiburuko pala txapelketaren hirugarren edizioari hasiera emango diote.

Azken horretan binaka jokatzen da, teniseko pilotarekin, eta partaideetako batek gutxienez andoaindarra izan behar du. Finala San Esteban jaietan jokatuko da, abuztuaren 5ean, hain zuzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!