Urraka eta Azkorte arteko mugikortasuna hobetuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 13a, 02:00

Aurreko astetik martxan dago igogailu berria, bi auzuneen arteko igarobidea errazteko ipini dutena.

“Nabarmen hobetzen da irisgarritasuna Urraka aldean. Igogailua herritar guztientzat izango da onuragarria, baina bereziki adineko jendearentzat eta mugikortasun urriko pertsonentzat", Mikel Pagola alkateak joan zen astean zabaldutako zerbitzu berriaren abantailak azaldu zituen, Urraka eta Azkorte arteko igarobidea erraztera datorrena.

Izan ere, igogailua martxan jartzearekin, parez pare dauden bi biziguneen artean dagoen 5 metroko aldea gaindituko da. Adineko jendea, haur txikien gurasoak edota mugikortasun arazoak dituztenak izango dira onuradun nagusiak.

Hobekuntza osagarriak
Urnietako Udalak irisgarritasuna hobetzeko hobekuntza osagarriak iragarri ditu. Azkorte kalean igogailura doan espaloia zabaldu egingo dute eta, bestetik, argiteria sistema ere hobetu egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!