Urnieta K.E. B-12 mailako mutilak txukun aritu dira uztaileko lehen egunetan jokatu den Donosti Cup 2018 nazioarteko futbol txapelketan. 11-12 urte bitarteko 12 jokalarik osatu dute taldea eta entrenatzaile lanetan Ander Loinaz eta Iker Ramos aritu dira, lan bikaina eginez. Bigarren urtez jarraian parte hartu du taldeak txapelketa garrantzitsu honetan, eta iaz bezala ilusioz beterik eta gogotsu aritu dira, entrenamenduetan nahiz partidetan. Dena eman dute. Euskal Herriko (Errenteria eta Tolosa) zein kanpotik etorritako taldeen aurka lehiatu dira (Espainia, Frantzia, Jordania eta AEB).
Kulturartekotasunaren ikuspegitik, esperientzia interesgarria eta aberatsa da. Partida batzuk galdu egin dituzte, beste batzuk irabazi, baina batez ere esperientzia polita bizi izan dute.
B-12 mailako jokalari, entrenatzaile eta senideek giro ezin hobean eman zioten amaiera txapelketari, HK10 hotelean bazkalduz.
Jokalariek, udako oporraldia amaitu eta gero, ikasturte berriko martxari helduko diote. Tarteka, Donosti Cup esperientzia biziberritzearekin amestuko dute.