Bestalde, Elkarteko boluntarioak, Malkar Plazara gerturatzen diren gaztetxoekin, informazioa helarazteaz gain, eguzkiaren esposizioaren inguruko jokoak egingo dituzte, azken hau baita azaleko arazo askoren jatorria.
Minbiziaren aurkako elkarteak, azaleko minbizia saihesteko sentsibilizazio jardunaldia egingo du bihar, Malkar plazan. Goizeko 10:00etatik hasi eta 13:30ak arte, bi karpa eta unitate higikor bat jarriko ditu elkarteak. Informazio pertsonalizatua eskaintzeaz gain, eskatzen duen pertsona orori dohaineko azaleko proba egingo dieten bi profesional ere egongo dira bertan.