IX. Street Basket txapelketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 14a, 02:00

Egunero ari dira jokatzen hiru hiruren aurkako saskibaloi txapelketako neurketak, Andoaingo Gaztetxeak antolatuta. Guztira, hamalau talde: Borobilak, Mixto Serrano, Trestios de Jehova, Argigorrieta, Always “Bicho”, Geriatrik World, Not In My House, Formolazo, Txokolate Sexy, Moxox, Aguanis, Ambizurdos, Little Vikings eta Diego Armando 3.0. Astelehenetik ostirala bitarte egunean zazpi norgehiagoka, 17:00etan hasita. Finala uztailaren 24an izango da.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!