Julen Gabirondo, bigarren sailkatuak, 2752,5 kilo ebaki ditu; Igor Esnaolak 2623; eta Andoni Goikoetxeak 2621 kilo.
Ordubeteko lana egin behar zuten lau segalariek. Jokin Etxeberria aurretik joan da ia froga guztiak, ebakitako sailari dagokionez. Ordubete osoa amaitu aurretik ebakita zituen Jokinek bere sail guztiak. Hori gertatzen denean, amaitutzat eman ohi dute saioa, baino Jokien txartel gorri bat zuen, eta horren ondorioz, segan jarraitzeko baimena eman diete gainerako parte hartzaileei. Julen Gabirondo izan da bere saila amaitzen bigarrena, eta orduan bai, froga amaitutzat eman dute epaileek.
Belar biltzaileek euren lana egin dute, eta pisaketak amaituta, epaileen lana iritsi da. Nahiko garbi zegoen garaipena Etxeberria eta Gabirondoren artean egongo zela, eta halaxe izan da. Amasarrak etxeratu du txapela preziatua, eta Gabirondo izan da azpitxapelduna.
Igor Esnaolak hirugarren postua lortu du eta honenbestez, agur esan dio Gipuzkoako sega txapelketari, uztekoa baitu txapelketetako ibilia.